Egungo ingurumari digitalean soinuek eta irudiek elkar eragiteko duten gaitasuna eta honek sorkuntzarako eskaintzen dizkigun aukerak ikertuko ditugu tailer honetan.
Arte instalazio, performance, bideo mapping, soinu ekintza eta zuzeneko beste hainbat erabilpenetarako eduki erreaktiboa lantzen ikasiko dugu gailu teknologikoen bapateko renderizazioa baliatuz.